castellano  euskara   

UDA 2024 - Informazioa →    + Kanpainaren ezaugarriak    + Ordutegiak-Jarduerak    + Autobus zerbitzua

UDA 2024 kanpainak hainbat jarduera eskaintzen ditu uztailean, parte-hartzaileen adinaren arabera, eta guztiek dute ezaugarri komun bat: jolas-, hezkuntza- eta kirol-orientazioa.
Helburu horrekin, guztira 800 plaza eskaintzen ditu, bi hamabostalditan banatuak, 2011 eta 2017 bitartean (biak barne) jaiotako Leioako haurrentzat.
Era berean, kanpaina honen helburua da gurasoei laguntzea uztaileko lana eta familia bateratzen.

Kanpainaren ezaugarriak

Hautazko hizkuntza eredua
Euskara ala gaztelania
Plazak
400 plaza hamabostaldi bakoitzean
Txandak
1. hamabostaldia → uztailak 1-12
2. hamabostaldia → uztailak 15-30
Ordutegia
10:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera
Nahi dutenek 09:00etan hasteko aukera izango dute, familiei laguntzeko
Hamabostaldiko prezioa
Leioa UKIko abonatuak: 44,00 €
Leioako UKIko abonatuak ez direnak: 71,00 €
Abonatutzat joko dira kanpainan Leioako UKIko abonatu gisa alta emanda dauden pertsonak

Ordutegiak-Jarduerak

UDA kanpainako talde guztien jarduera-egutegiak deskargatu ahal izango dituzu hemen.

Autobus zerbitzua

Autobusaren aurreikusitako geltokiak hauexek dira.
Egin klik geltoki bakoitzean kokapena ikusteko.

  1.  Txorierri
  2. Romoko ikastetxe publikoa
  3. Areetako osasun-zentroa
  4. Lamiako
  5. Txopera
  6. Artatzagana
  7. Donibane
  8. San Bartolome
  9. Negurigana
  10. Artatza

SAKONETA KIROLDEGIA

  • Helbidea: Sabino Arana etorbidea, 77
  • Telefonoa: 944 008 059
  • Posta elektronikoa: uki.idmleioa@leioa.eus

TORRESOLO KIROLGUNEA

  • Helbidea: Eusko Gudariak, s/n
  • Telefonoa: 946 004 475