Leioako Udalak UDA 2026 kanpainaren edizio berri bat jarri du abian, Kirol sailaren Jolas, hezkuntza eta kirol-jardueren programa, udalerriko haurrei zuzendua. Aurten ere, programa honek uztailean ikaskuntza eta aisialdi aktiboa sustatzea du helburu eta, aldi berean, familia leioaztarrei udako kontziliazioa erraztea.
2013 eta 2019 (biak barne) urteen artean jaiotako eta Leioan 6 hilabete baino lehen erroldatutako umeei zuzenduta dago UDA programa.
KANPAINAREN EZAUGARRIAK
| Hautazko hizkuntza eredua |
| euskara edo gaztelania |
| Plazak |
| 400 plaza hamabostaldi bakoitzean |
| Turnos |
| 1. Hamabostaldia → Ekainaren 29tik uztailaren 14ra 2. Hamabostaldia → Uztailaren 15etik 30era |
| Ordutegia |
|
10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Aurten ere, familiei laguntzeko asmoz, nahi dutenek 9:00etan hasteko aukera izango dute. |
| Hamabostaldiko prezioa |
| Leioa UKI-ko abonatuak: 45,00 € Leioa UKI-ko abonatuak ez direnak: 72,70 € UDA 2026 kanpainan zehar Leioako UKI-ko abonatu gisa alta emanda dauden pertsonak abonatutzat joko dira. |
2026ko UDA kanpainarako aurretiko izen ematea funtzionamendu arauak onartzea dakar, baita jardueraren baldintza eta diseinuarekin ados egotea ere.
BALDINTZAK
DATAK
| Aurretiko izen ematea |
| Apirilaren 20tik Apirilaren 30era |
| Aurre-inskribatutakoen zerrenda |
| Maiatzak 5 - 8 |
| Erreklamazioak |
| Maiatzak 11-13 |
| Zozketa |
| Maiatzak 15 (9:30etan) |
| Plaza onartzea |
| Maiatzaren 18tik 29era |
| Behin betiko zerrenda |
|
Ekainaren 4-5ean |
IZEN-EMATEAK
AUTOBUS ZERBITZUA
Hauek dira autobusaren aurreikusitako geralekuak. Horietako edozeinetan egin dezakezu klik, non dagoen jakiteko.