castellano  euskara   

04/08/2026 12:01

IA 800 NESKA-MUTILEK LEIOAKO UDALAREN UDAKO JARDUEREN PROGRAMAREN EDIZIO BERRI BATEZ GOZATU DUTE

  • Programak Leioan erroldatutako eta 2013tik 2019ra bitartean jaiotako pertsonei zuzenduta dago, eta ikaskuntza eta aisia aktiboa sustatzea du helburu; aldi berean, familia eta lana uztartzea errazten du.
  • Programazioa hainbat adin-tartetara egokituta dago, eta aisialdi- eta kirol-jarduerak proposatzen ditu, bertako kirol-klubekin lankidetzan.

2 eta 13 urte bitarteko 800 haur inguruk (2013 eta 2019 urteen artean jaiotakoak eta Leioan erroldatuak) Leioako Udalaren ‘UDA’-ko jardueren programaren edizio berri batean parte hartu dute uztailean, hamabostaldika.

Aurtengo edizioarekin, UDA bere tokia sendotu du herriko aisialdi hezitzailearen eta kirol aisialdiaren proposamen nagusien artean, eta baita familia eta lana uztartzeko tresna gisa ere.

Programazioak, adin tarte desberdinetarako proposamen egokituak dituena, udako aste hauek animatu ditu. Kirola, bizi-ohitura osasungarriak eta elkarbizitza, adiskidetasuna, errespetua, inklusioa eta euskararen erabilera izan dira jardueren ezaugarri nagusiak.

Hala, parte-hartzaileek beren trebetasuna probatu ahal izan dute tokiko kirol-klubek emandako kirol-jardueretan, hala nola eskubaloia, esgrima, eskalada, futbola, patinajea, esku pilota, kalistenia, boxeoa, xakea, saskibaloia eta judoa; horrez gain, ur-jolasak, igerilekua, hondartza, txangoak, hipika, abentura-jarduerak, eskulan-tailerrak, tailer inklusiboak eta proposamen ludiko ugari ere izan dituzte.

 

SARE SOZIALAK:

LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM

www.leioa.net

LEIOA GUREA



Itzuli



Emaitzak kargatzen, itxaron pixka bat mesedez...

Emaitzak kargatzen, itxaron pixka bat mesedez...



SAKONETA KIROLDEGIA

  • Helbidea: Sabino Arana etorbidea, 77
  • Telefonoa: 944 008 059
  • Posta elektronikoa: uki.idmleioa@leioa.eus

TORRESOLO KIROLGUNEA

  • Helbidea: Eusko Gudariak, s/n
  • Telefonoa: 946 004 475