2 eta 13 urte bitarteko 800 haur inguruk (2013 eta 2019 urteen artean jaiotakoak eta Leioan erroldatuak) Leioako Udalaren ‘UDA’-ko jardueren programaren edizio berri batean parte hartu dute uztailean, hamabostaldika.
Aurtengo edizioarekin, UDA bere tokia sendotu du herriko aisialdi hezitzailearen eta kirol aisialdiaren proposamen nagusien artean, eta baita familia eta lana uztartzeko tresna gisa ere.
Programazioak, adin tarte desberdinetarako proposamen egokituak dituena, udako aste hauek animatu ditu. Kirola, bizi-ohitura osasungarriak eta elkarbizitza, adiskidetasuna, errespetua, inklusioa eta euskararen erabilera izan dira jardueren ezaugarri nagusiak.
Hala, parte-hartzaileek beren trebetasuna probatu ahal izan dute tokiko kirol-klubek emandako kirol-jardueretan, hala nola eskubaloia, esgrima, eskalada, futbola, patinajea, esku pilota, kalistenia, boxeoa, xakea, saskibaloia eta judoa; horrez gain, ur-jolasak, igerilekua, hondartza, txangoak, hipika, abentura-jarduerak, eskulan-tailerrak, tailer inklusiboak eta proposamen ludiko ugari ere izan dituzte.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
LEIOA GUREA


