Torresoloko kanpoko igerilekuei dagokienez, aurten irailaren 29ra arte zabalduko dira. Irailaren 16tik 29ra, astelehenetik ostiralera, ordutegiak 14:00etatik 21:00etara izango dira, eta asteburuetan 10:00etatik 21:00etara bere ohiko ordutegian.
Azkenik, 2024 - 2025 jardueren eskaintza irekitzen da. Izena emateko epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik , aurrez aurre Sakonetan eta Torresolon edo posta elektronikoz uki.atezaintza@leioa.eus helbidera. Igeriketa jardueretarako, maila probak eta izen emateak irailaren 9tik 13ra izango dira. Ikastaroei buruzko informazioa erantsi da.